XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
SYLVIE.-A! Nik ez ditiat barnekaldekoak ezagutzen?
HERVÉ.- Ez din biziki iduri.
SYLVIE.- Kondatuko diat ixtorio ttipi bat.
Badakik, ez ez dakik, 3 garrenean hintzen
Hasi nindian mendian ibiltzen.
Ze? Hainbeste leku xoragarri atearen aintzinean eta ez baliatzen, eta nexka batek turista harrituarena egin nahi duelarik beti baduk indigeno autentiko bat fado baten kantatzeko gai.
Joko guzia ukan diat, ez zian hosto bat, harri edo muno tontor bat izenik gabe uzten, haren
eta mirarien herritik errealitatera itzultzeko ferekatzen zituen bere esku ederrez gaztainez egin xehelak, mendiko behiek, bordek, ihaztorrek ez omen ditek beherekoen usain bera, primaderako euriak ezpelari jalgiarazten zizkion bafada finek ene gidariari areagotzen ziotean so amultsu eta triste hura.
HERVÉ.- Bon ados gaitun orduan.
Diferentzia senditzen duenak kultura...
SYLVIE.- Hago ez diat fini.
Apirilaren aratsalde hartan ezpel estalgien artean, gisu labe zaharra orma gisa, ezagutu nuen zirrarak erakutsi zizkidaan biziak eskaintzen dituen ikaragarriko posibilitateak, urte irreal hartan xorroxtu niuenak.
Aitortu behar diat hire eiheraren itzulikarazteko maisu ezin hobea atzeman nuela, konpetentzia sentsuala bikainak zitian eta orai ere ez ditiat gizon baten biloak hunkitzen (...)